XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Zer? erantzun dio Ismaelek aulkitik.

Gero korridorera atera da, Klararen oihuak garraztu egin baitira.

Ez daki zer erortzeko zorian dagoela eta iltzeak behar ditu Klarak.

Egunkaria orri zabalik utzi du Ismaelek, eta iltze bila abiatu da.

Armairua handia da.

Luzeran lau metro kasik izan ditzake, kajoi, apal eta atetxo ugarirekin.

Gainera oraindik egurastu gabekoen zerrendan dago, eta hauts izpiek hazkura eragiten diote sudur-mintzetan.

Ez luke doministiku egin nahi, berriro odola has ez dakion.

Klarak oihuka darrai, Ismaeli iruditzen zaionez oraingoan iltzeak zehazki non dauden adierazi nahian, baina ez dio ezer ulertzen.

Klara haserre dagoela dirudi, amorraldi txatxuren bat, eta horrelakoetan gaizki ahoskatzen ditu hitzak.

Gerizondo egurraz egina, kapritxoz eta trebeki landutako bitrina dotoreak dauzkan armairu handi baten gainaldera besoa ezin iritsita dago Klara, aulki baten gainean eta hankapuntetan.